Politika -
Krisia Nafarroan
Bildu: 'Batzordearekin batera nahitaezkoa da hauteskundeak deitzea'
Nafarroako ustezko irregulartaunak ikertzeko batzordea "ezinbesteko urratsa" dela adierazi du Bakartxo Ruiz Bilduko bozeramaileak baina, bere esanetan, "ez da nahikoa izango".
Erredakzioa
Nafarroako ustezko irregulartaunak ikertzeko batzordea "ezinbesteko urratsa" dela adierazi du Bakartxo Ruiz Bilduko bozeramaileak baina, bere esanetan, "ez da nahikoa izango". Koalizioaren ustez, ikerketarekin batera, Nafarroako Gobernuak hauteskundeak deitu egin behar ditu.
Mahaia eta Bozeramale Batzordearen ostean hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Batzordea eratzea "ezibestekoa" dela esan du Ruizek, "ustelkeriaren itzalak politika nafarra hartu duen" momentu honetan.
Halere, Ruizen arabera, ez da nahikoa "eta hauteskundeak deitzeko urratsa eman behar da, egoera honekin bukatzeko".
Batzordeari emandako epearen iguruan (otsailaren 28ra arte), Koalizioak esan du "egun gutxi" direla, baina "Idoia Nievesen akusazioak egiaztatzen" saiatuko direla. "Epea luza daiteke eta batzordearen martxak berak esango du zein pauso eman beharko diren".
PSNk jasotako kritiken inguruan, Bilduren babesa jaso dezakeelakoan, Bakartxo Ruizek esan du "Nafarroako politikan normaltasunez aritzen gara, sektore batzuek esaten dutena baino normalago".
"Mozio-zentsura eta hauteskunde deialdia ez du Bilduk bakarrik eskatzen, gehiengo sozialaren eskaria da eta Bilduren bozak beharrezkoak dira", azpimarratu du.