Politika -

Krisia Nafarroan

PSNk ukatu egin du Bildurekin hartu-emanak izan dituela

Lizarberen esanetan, "zarata mediatikoak" ez du eraginik izango PSOEren erabakian.

Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramailea. EFE
Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramailea. EFE
Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramaileak ukatu egin du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearen aurka zentsura mozioa aurkezteko "inorekin" hartu emanak eduki izana, Bildurekin barne.

"Ez dakit norekin hitz egin duen Bilduk, baina, PSNrekin, ez", nabarmendu du, kazetarien aurrean egindako adierazpenetan.

Lizarberen esanetan, istorio honetako "protagonista ez da Bildu, baizik eta UPN; zuzen jokatu ote duen egiaztatu beharra dago". Izan ere, Ogasunaren zuzendari ohiak egindako salaketak ikusita, "badirudi irregulartasunak izan direla".

Bozeramaile sozialistak adierazi duenez, "zarata mediatikoak" ez du eraginik izango PSOEren erabakian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea