Politika -

Krisia Nafarroan

Ikerketa batzordeak hilaren 28an aurkeztuko ditu ondorioak

Akusazioak baieztatzen badira eta Barcinak dimisioa eman ezean, sozialistek zentsura mozioa aurkeztuko dute.

Antonio Hernando PSOEko Erkidego Politikarako eta Erakunde Harremanetarako Idazkaria
Antonio Hernando PSOEko Autonomia Politikarako eta Erakunde Harremanetarako Idazkaria. Argazkia: EFE
Eratu dute Ogasunean ustez izan zen eskuartzea ikertzeko batzordea

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Ogasunean ustez izandako irregulartasunak aztertuko dituen ikerketa batzordea bihar hasiko da lanean, eta hilaren 28an aurkeztuko ditu ondorioak.

Horren ostean, baliteke foru hauteskundeak maiatzera aurreratzea. Izan ere, ikerketa batzordean akusazioak baieztatzen badira, eta Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak dimisioa ematen ez badu, zentsura mozioa aurkeztuko duela aurreratu du PSNk.

Mozioak aurrera egingo luke segur aski, Bilduk, Aralar-NaBaik, I-Ek eta Geroa Baik babestuko luketelako.

Foru Parlamentuak ikerketa batzordearen funtzionamendua adostu du gaur goizean. Hori horrela, agerraldiak publikoak izango dira, agerraldiaren protagonistak pribatua izateko eskaera arrazoitua egin ezean. Gainera, 13 parlamentarik osatuko dute batzordea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea