Politika -
Krisia Nafarroan
PSN: 'Ez gara EH Bildurekin batzartu zentsura mozioaz hitz egiteko'
Sozialistek nabarmendu dutenez, ikerketa batzordearen lanak du orain "garrantzia" eta, bukatu eta gero, eman beharreko pausoak emango dituzte.
Erredakzioa
PSNk "irmoki eta sutsuki" arbuiatu egin du EH Bildurekin bilerarik egin izana Nafarroan zentsura mozio bat egiteko eta "are gutxiago" politikaz hitz egiteko, nabarmendu du.
"Ez dugu inolako bilerarik egin EH Bildurekin eta are gutxiago politikaz hitz egiteko, Estatu mailako zenbait hedabidetan agertzen denez", esan dute sozialistek ohar baten bidez.
Sozialistek nabarmendu dutenez, ikerketa batzordearen lanak du orain "garrantzia" eta, bukatu eta gero, eman beharreko pausoak emango dituzte.
EH Bildu koalizioa osatzen duten Bildu eta Aralar-NaBaiko talde parlamentarioek azpimarratu dute "garrantzitsua eta oinarrizkoa" dela Nafarroan hauteskundeak deitzea maiatzaren 25erako eta, aurreratu egin dute bestelako alderdiekin bilerak egiten hasi direla, besteak beste PNSrekin, "errealitate hori" lortzeko.