Politika -
EAEko PPren krisia
Quirogak alderdia batzeko lana egin behar duela dio De Andresek
Arabako ahaldun nagusiak Iñaki Oyarzabalen lan egiteko modua ezagutzen duela esan du baina ez ‘ordezko’ batena.
Erredakzioa
Arabako ahaldun nagusiak, Javier de Andrés, Arantza Quiroga EAEko PPko buruak duen betebeharra alderdia 'batzea' dela esan du eta 'PPko kide guztiak eroso egoten' lagundu behar duela gaineratu du. Iñaki Oyarzabalen lan egiteko modua ezagutzen duela ere esan du baina 'ordezko' batena ezetz.
Radio Vitorian egindako elkarrizketan martxoaren 7an, 8an eta 9an Partido Popularrak egingo duen biltzarrari buruz hitz egin du De Andresek eta EAEko PPk Arabako popularren 'ekarpen positiboa' ezin duela albo batean utzi nabarmendu du.
Iñaki Oyarzabalen jarraipenari buruz galdetu diotenean 'gehiengo esanguratsua duen zuzendaritza aurkeztea' Arantza Quiroga lehendakariaren ardura dela erantzun du. 'Alderdi politikoetan batu beharreko sentsibilitate edo lurraldetasun ezberdintasunak egoten dira. Lehendakariaren helburuetako bat alderdiaren multzoa batzea eta elkartzea da. Quirogaren egitekoa alegia'
'Hasiera batean Iñaki Oyarzabalek sentsibilitate horiek batuko zituen taldea osatuko zuela uste genuen. Arantza Quirogak beste zerbait baldin badu buruan helburu horiek betetzen lagunduko duen ordezko bat planteatu beharko du aldez aurretik', ohartarazi du.
'PPko militanteek Oyarzabalen eta talde horren lan egiteko modua ezagutzen dute' baina horren ordezkorik ez dute ezagutzen. 'Berdin dio Bizkaitarra, Gipuzkoarra edo Arabarra den, zuzendaritzarako planteatu nahi duen edozein aukera aldez aurretik ezagutu behar dugu'.