Politika -

Ingalaterra

Londreseko auzitegiak baldintzapeko askatasuna eman dio Troitiñori

ETAko kide ohia atzo atxilotu zuten, Auzitegi Nazionalak emandako euroagindu bat zela medio. Pablo Ruz epaileak erakunde armatuko kide izatea leporatzen dio.

Antton Troitiño ETAko kide ohia. Argazkia: EiTB
Antton Troitiño ETAko kide ohia.
Antton Troitiño ETAko kide ohia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londresko auzitegiak baldintzapean aske utzi du Antton Troitiño ETAko kide ohia, atzo Auzitegi Nazionalaren euroagindua betetzeko atxilotu ostean.

Westminsterreko epaileak Troitiñoren defentsak egindako eskaria onartu du; izan ere, baldintzapeko askatasunean zegoen 2013ko urritik. Dena dela, auzitegira joan beharko du martxoaren 14an.

ETAko kide ohia Pablo Ruz epaileak igorritako agindua aintzat hartuta atxilotu zuten atzo. 2011n ihes egin eta ETAko logistika alorrean sartzea leporatzen dio Ruz epaileak.

Troitiñok 24 urteko espetxealdia bete zuen eta eta 2011ko apirilean aske gelditu zen Auzitegi Gorenaren hutsegite baten ondorioz. Erresuma Batuko poliziak egun gutxira atxilotu bazuen ere, 2013ko urrian baldintzapeko askatasunean utzi zuten, Estrasburgok Parot doktrinaren aurkako epaia eman eta egun gutxira.

Jertse gorri bat jantzita eta hiru zaintzailek babestuta, Troitiñok itzultzaile baten laguntzarekin deklaratu du atzoko audientzia itzultzailerik ez zegoelako bertan behera gelditu ostean.

Bere nortasuna baieztatu ostean Espainiak eskatutako estradizioa ukatu egin du ordu-erdi iraun duen agerraldian.

Ruz epaileak ETAko kide izatea eta 2011an ihes egin zuenean dokumentu faltsuak erabili izana egozten dio Troitiñori. Kontu hauek Espainiako polizia sekretupean ikertzen ari zela jakinarazi dute.

Barne Arazoetako Ministerioak Poliziak batutako datuen ondorioz burutu zen atzoko atxiloketa. Hauek esandakoaren arabera ETAren IHESKO, errefuxiatuen kolektiboa, barneratu zen Troitiño.

Erresuma Batuan lehen aldiz atxilotu zutenean eta Ignacio Lerin ETAko kidearekin partekatzen zuen etxebizitzan ETAk sortutako dokumentazio faltsua aurkitu zioten.

2013ko urritik Erresuma Batuan baldintzapeko askatasunean aurkitzen zen Troitiño, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Parot dotrina bertan behera utzi zuenetik hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Londres albisteak gaur Ingalaterra