Politika -
Polemika Nafarroan
Kontuzek Goicoechearen aurkako salaketa jarri du Auzitegi Gorenean
Kontuzen esanetan, besteak beste, sekretuak ezagutaraztea, agirien zaintzan desleialtasuna eta trafiko-influentzia egotzita jarri dute salaketa Auzitegi Gorenean.
Erredakzioa
Kontuz Erabiltzaileen, Kontsumitzaileen eta Zergadunen Nafarroako Elkarteak Lourdes Goicoechea Nafarroako presidenteorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariaren aurkako salaketa aurkeztu du Auzitegi Gorenean, Madrilen, ostegun honetan, ustez Ogasuneko informazio konfidentziala erabiltzeagatik.
Kontuzek ohar baten bidez azaldu duenez, sekretuak ezagutaraztea, agirien zaintzan desleialtasuna, trafiko-influentzia, funtzionarioei eta agintariei debekatutako negoziazioak eta prebarikazioa egotzita jarri dute Goicoechearen kontrako salaketa Auzitegian.