Politika -
Nafarroako krisi politikoa
Barcina kargutik kentzeko Bildurekin batzea baztertu du Valencianok
PSOEko idazkariorde nagusiak ukatu egin du koalizio abertzalearekin zentsura mozioa aurkezteko aukera.
Erredakzioa
Elena Valencianok, PSOEko idazkariorde nagusia, 'Bildurekin batera joango denik' gezurtatu du eta are gutxiago Yolanda Barcina kargutik kentzeko zentsura mozioa aurkeztea bezalako 'abentura politiko batean'.
Antena 3 telebista katean egindako elkarrizketan PSN-PSOE Bildurekin batera zentsura mozioa aurkezteko aukera aztertzen ari dela gezurtatu du Valencianok. Mozioaren aukera Idoia Nieves Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari oiak jarritako salaketak eragin du bere kargua Lourdes Goicoechea lehendakariordeak egindako azpijokoaren ondorioz utzi zuela jakinarazi eta gero.
'Hori ez da gertatuko' esan du Valencianok egun hauetan jakinarazi diren akusazioek Barcina 'egoera zailean' uzten dutela gaineratuz.
Nafarroako Parlamentuan ikerketa batzorde bat salaketa hauek aztertzen ari da eta irregulartasunak baieztatzen badira 'oso larria' izango da' eta 'egoera eutsiezina izango denez Barcinak dimisioa aurkeztuko du' esan du.
PSNk aurkeztutako ultimatumari buruz ikerketa batzordeak bere lana egin behar duela esan du eta Barcinari hauteskundeak aurreratzeko hamabost eguneko epea jarri diotela.
PSOEko bigarren buruak 'bildurekin inora joango ez direla' nabarmentzen saiatu da elkarrizketan zehar.
Bestalde, Nafarroako sozialistei ikerketa batzordeari “harreta jartzeko” eta, lantalde horren emaitzak izan arte, zentsura mozioa ez aipatzeko eskatu die. “Ikerketa Batzordearen emaitzak mahai gainean ditugunean aztertuko dugu hori, bestela ez gara benetan garrantzitsuena dena egiten ari”, erantzun du Rodriguezek.
Eduardo Madina sozialisten idazkari nagusiaren iritziz, PSNri, “aro berri irekitzeko” ordua iritsi zaiola azpimarratu du, Nafarroako Gobernutik “sentsazio ezberdinak” emititzeko. Madinak behin eta berriro errepikatu du azken erabakia “Nafarroko sozialistei dagokiela”.
Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak irmotasunez erantzun dio Elena Valencianori. Bere alderdiak “egin beharrekoa egingo duela” esan du eta, ondoren, Nafarroan PSOEko ordezkaria bera dela nabarmendu du. “Nafarroan, ni naiz PSOE”.