Politika -

Desanexioa

Igeldoko lehen udalbatzarra otsailaren 21ean egingo dute

Udaleko bederatzi zinegotziek (Bilduko zazpie, EAJko batek eta PPko beste batek) datorren asteartean hartuko dute kargua.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igeldoko (abenduaren 17an Donostiatik desanexionatu zen ) lehen udalbatzarra otsailaren 21ean egingo dute alkate funtzioak egingo dituen batzorde kudeatzaileko presidentea izendatzeko.

Udalak hartutako azken akordioak ezagutzera emateko prentsaurrekoan, Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak azaldu du Hauteskunde Batzorde Zentralak astelehenean Igeldoko Udalari bederatzi zinegotzi izango dituela jakinarazi ziola. Zazpi Bildurenak dira, bat EAJkoa eta bat PPkoa.

46/2013 foru Dekretuaren arabera, datozen udal hauteskundeetara arte, Igeldok Udaleko Batzorde Kudeatzailea osatu beharko du. Bilduk, EAJk eta PPk otsailaren 17ra arte dute udal berriko ordezkariak hautatzeko, eta egun bat geroago, otsailaren 18ko udalbatzarrean, "kargua hartuko dute", bozeramaileak adierazi duenez.

Ugartek esan du otsailaren 21ean alkate funtzioak egingo dituen pertsona hautatzeko udalbatzarra aurreikusita zegoela. Halaber, kudeatzaile hau sortzearekin batera "Igeldo udalerria izateko pausoak" ematen ari direla nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea