Politika -

Ekitaldi politikoa

Patxi Lopez: 'Europari subiranotasun gehiago ahalbidetu behar zaio'

Gainera, PSE-EEren idazkari nagusiaren arabera, "beharrezkoa da Europan gauza batzuk aldatzea, Banku Zentrala sendoago egin eta Inbertsio Banku Europarrak baliabideak areagotu" behar ditu.

"Politika ekonomikoak, sozialak eta zerga-politikak berdinak izan behar dira Europa osoan", esan du.
"Politika ekonomikoak, sozialak eta zerga-politikak berdinak izan behar dira Europa osoan", esan du.
"Politika ekonomikoak, sozialak eta zerga-politikak berdinak izan behar dira Europa osoan", esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiaren esanetan, krisialditik irteteko subiranotasuna transferitu behar zaie Europar Batatsuneko erakundeei, alderdi nazionalistek defenditzen duten kontrkoa.

Gazte sozialistekin egindako ekitaldi batean, Lopezek politika ekonomikoa errotik aldatzeko apustua egin du, jarduera ekonomikoa bultzatuz, eta hezkuntza eta  I +G+ i alorrean diru gehiago inbertituta, soldatak jaitsita ezin litekeelako lehiakortasuna handitu, "azken urteetan egin duten bezala".

Gainera, bere ustetan, Espainiak ezin du bere kabuz krisiari konponbide bat topatu eta "beharrezkoa da Europak gauza batzuk aldatzea, Banku Zentrala sendoago egin eta Inbertsio Banku Europarrak baliabideak areagotu" behar ditu.

"Politika ekonomikoak, politika sozialak eta zerga-politikak berdinak izan behar dira Europa osoan eta subiranotasun gutxiago izan. Horregatik, lurraldeak eta gizarteak zatitzen dituen independentismoa gure arazoen konponbideetatik urrun dago", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea