Politika -

Erreakzioak

Lehendakaria: ' ETAren aldetik ekintzak espero ditugu'

"ETAk badaki zein den errealitatea eta badaki zer egin behar duen. Euskal gizarteak eta Eusko Jaurlaritzak desarme baterako konpromisoa nahi dute lehenbailehen", gaineratu dute.

'Gizarteak eta Jaurlaritzak desarme baterako konpromisoa nahi dute lehenbailehen", esan dute. EiTB
'Gizarteak eta Jaurlaritzak desarme baterako konpromisoa nahi dute lehenbailehen", esan dute. EiTB
'Gizarteak eta Jaurlaritzak desarme baterako konpromisoa nahi dute lehenbailehen", esan dute. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"ETAk beste behin erakutsi duen erretorikaren aurrean, aipamen bakarra" egin dute Eusko Jaurlaritzak eta lehendakariak, "ekintzak" espero dituztela.

Jaurlaritza eta lehendakaria ETAk zabaldutako azken agiriaz mintzatu dira, hedabideetara igorritako ohar baten bidez.

"ETAk badaki zein den errealitatea, ezagutzen du bere errealitate propioa eta badaki zer egin behar duen. Euskal gizarteak eta Eusko Jaurlaritzak desarme baterako konpromisoa nahi dute lehen bailehen", gaineratu dute.

Agiria

"Laster" prozesuari "ekarpen esanguratsuak" egingo dizkiola iragarri du ETAk Gara egunkariari igorritako agiri batean. Egunkariak agiri osoa gaur argitaratu du.

Azken hilabeteetako gertakarien errepaso zabala egiten du ETAk agirian. Gara egunkariaren arabera, "Estatuen blokeo saiakeraren aurrean Euskal Herrian aurrera egiteko aukera interesgarriak azaldu direla uste du ETAk, besteak beste, EPPkren jarrera, Foro Sozialak martxan jarritako Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordea eta urtarrilaren 11n Bilbon egindako manifestazioa aipatzen ditu. 'Inflexio puntua' izatea espero du ETAk eta ondorioak izaten hasi dela uste du". ETAren iritzian, "Euskal Herrian inoiz egin den mobilizazio erraldoienari ohiko harrokeriaz erantzun dio Espainiako Gobernuak: ez mobilizazio batek ez bik ez dute Espainiako Gobernuaren politika aldaraziko. Areago, PP-ko agintariak eraso gehiago iragartzen ari dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea