Politika -
EAE-ko Auzitegi Nagusia
Arraizek inputatu gisa deklaratu beharko du terrorismoa goratzeagatik
2013ko azaroaren 18an, Santi Brouardi eta Josu Muguruzari egindako omenaldian, egin zituen adierazpenak Sortuko presidenteak. Dignidad y Justicia elkarteak salaketa aurkeztu zuen.
Erredakzioa
Hasier Arraiz Sortuko presidenteari inputatu gisa deklarazioa hartzeko agindua eman du Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN), terrorismoa goratzeagatik eta biktimak umiliatzeagatik.
Aretoak 2013ko abenduko autoa baieztatu zuen iragan astelehenean. Dignidad y Justicia elkarteak Hasier Arraizen aurka aurkeztutako salaketa onartu zuen EAEANk abenduan, ustez terrorismoa goratzeagatik eta biktimak umiliatzeagatik. Horrela, Arraizen helegitea atzera bota zuen.
Guardia Zibilari, Polizia Nazionalari eta Ertzaintzari adierazpenen inguruan duten informazioa 15 eguneko epearen barruan igortzeko eskatu die autoan. 2013ko azaroaren 18an, Santi Brouardi eta Josu Muguruzari egindako omenaldian, egin zituen adierazpenak Sortuko presidenteak.