Politika -
Bakegintza
Currinen taldeak Euskal Herria bisitatuko du otsailaren 25ean eta 26an
Nazioarteko Harreman Taldea Bilbon eta Baionan izango da. Lokarrik eta Bake Bideak antolatutako bilera batean parte hartuko du Brian Currin Hegoafrikako bitartekariaren taldeak.
Erredakzioa
Brian Currin Hegoafrikako bitartekariaren Nazioarteko Harreman Taldeak Euskal Herria bisitatuko du otsailaren amaieran. Bilbon eta Baionan izango dira otsailaren 25ean eta 26an.
Baionan egin beharreko bilera batean parte hartuko dute, Lokarrik eta Bake Bideak antolatutako Bake Foroaren markoan, hain zuzen. Lokarrik eta Bake Bideak Gobernuari eta ETAri gomendioak eman zizkioten "bake prozesua bultzatzeko". Gomendio horiek zabaltzeko osatu zuten adituen batzordea ere bertan izango da.
Iberoamerikako erakunde publikoekin harremanetan jarri da Currinen taldea, Aieteko adierazpenari babesa emateko.