Politika -

Aurreakordioa

EAJ eta CIU elkarrekin joango dira Europako hauteskundeetara

Euskadi Irratiak jakitera eman duenez, atzo bilera egin zuten Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea (EAJ), Francesc Homs (CDC) eta Josep Maria Pelegri (Unió).

Andoni Ortuzar.
Andoni Ortuzar.
Andoni Ortuzar.

I.G. / EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako hauteskundeei begira, elkarrekin aurkeztuko dira EAJ eta CIU, atzo Bartzelonan egindako bileran lortutako aurre-akordioari esker.

Euskadi Irratiak jakitera eman duenez, atzoko bilerara Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea (EAJ), Francesc Homs (CDC) eta Josep Maria Pelegri (Unió) joan ziren.

Maiatzeko Europako hauteskundeei begira koalizioak aurkeztuko duen programa izan zuten hizpide atzoko bileran. Horrez gain, zerrendak nola egingo dituzten erabaki zuten.

2009. urteko formulari eutsiz, Convergenciako hautagaia izango da zerrendaburua, ondoren EAJkoa joango da eta, hirugarren tokian, Unióko ordezkaria.

Horrez gain, datozen egunetan Coalicion Canaria eta Compromiso por Galicia alderdiekin batzartuko dira, koalizioa otsaila bukatu aurretik itxita uzteko. “Europan dauden nazio ezberdinen ahotsa eta bozka” Parlamentura eramatea da koalizio honen helburu nagusia.

EAJk ohar batean azaldu duenez, bileratik "pozik" atera ziren, eta 2009. urtean sortu zuten koalizioa errepikatzeko adostasuna "hurbil" dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea