Politika -

Euskal ikastetxeak

Biktimak ikastetxeetara eramatea 'hutsegitea' dela esan du EH Bilduk

EH Bilduren hitzetan, oraindik erabateko adostasunik ez duen gai bati irtenbidea emateko erantzukizuna irakaskuntzari egozten zaio horrela.

Laura Mintegi EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea. EFE
Laura Mintegi
Laura Mintegi EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren biktimak eta poliziaren abusuen biktimak euren testigantza ikasleei helarazteko ikastetxeetara eramatea "hutsegitea" dela adierazi du EH Bilduk, horrela oraindik erabateko adostasunik ez duen gai bati irtenbidea emateko erantzukizuna irakaskuntzari egozten zaiolako.

Koalizioak ohar baten bitartez zabaldu du Eusko Jaurlaritzak bakea eta bizikidetza bultzatzeko garatuko dituen ekimenei buruz duen iritzia. Astearte honetan onartu dute plana.

Besteak beste, plan horrek segurtasun indarren gehiegikeriak jasan dituzten biktimei hezkuntza zentroetara joateko aukera ematen die, terrorismoaren biktimei legez, euren testigantza ikasleei helarazteko. Orain arte, testigantza zuzen horiek ETAren eta beste talde terrorista batzuen kalteak jasan dituztenek soilik ematen zituzten.

EH Bilduren hitzetan, "hutsegite bat da indarkeria politikoaren biktimak ikasgeletara eramatea, oraindik horri buruzko bat-etortzerik lortu ez denean, ez gizartean, ez politikan, ezta instituzioetan ere".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea