Politika -

Legebiltzarrean

EiTBk lortutako audientzia datu onak nabarmendu ditu Iturbek

Bestalde, Cristina Uriarte Kultura sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Foru Gobernua dagoeneko hasi dira EiTB Foru Erkidegoan ikusteko aurrerapenei buruz hitz egiten.

Maite Iturbe EiTBko zuzendaria. Argazkia: EiTB
Maite Iturbe
EITB taldearen audientzien gorakada nabarmendu du Maite Iturbek

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maite Iturbe EiTB Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusiak agerraldia egin du astelehen honetan Eusko Legebiltzarrean, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarekin batera.

Agerraldian, EiTB Taldeak lortutako audientzia datu onak nabarmendu ditu Iturbek. Albistegietan ETBk lidergo absolutua duela azaldu du, irratian ia % 40ko kuota dauka, eta Interneteko audientzia oso lehiakorra da, milioi bat eta zazpiehun mila erabiltzaile bakar baititu. Zuzendari nagusia pozik azaldu da emaitza horiekin, gainerako kateekin alderatuta eta aurrekontuetan izandako murrizketa kontuan hartuta.

Iturbek adierazi duenez, EiTBk lanean jarraitzen du erredakzio multimedia bultzatze aldera, Taldeko komunikabideen arteko bateratasuna lortzeko.

Halaber, erakundeak gizarteko arlo guztietan euskararen erabilera bultzatzeko eragile aktibo izaten jarraituko duela azpimarratu du.

Bestalde, Mikel Unzalu legebiltzarkide sozialistak lan-hitzarmenari buruz egindako galderaren harira, Maite Iturbek azaldu du lehen zeuden nukleo eta eskubideak mantentzeko jarrera dagoela.

EiTB Nafarroan

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Foru Gobernua dagoeneko hasi dira EiTB Foru Erkidegoan ikusteko aurrerapenei buruz hitz egiten.

Bi gobernuek erakundeen arteko batzorde bat eratuko zutela iragarri zuten, Nafarroan EiTB jasotzeko seinale digital bat posible zen aztertzeko. Urtarrilean lehenengo bilera egin dute, eta sailburuak arlo honetan aurrera egitea espero duela nabarmendu du, lurralde horretan emisio digitala laster erregulatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea