Politika -
Ika-mika
Rubalcabak Rajoyren 'tik autoritarioa' PPren tirabirari leporatu dio
PSOEko liderrak tikak kritikatu ditu, eta PPren kohesio faltari leporatu dizkio, alderdiak azken asteotan bizi izan duen asaldaketagatik eta barne eztabaida eta ideia faltagatik.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruak Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen "tik autoritarioak" kritikatu ditu astelehen honetan, eta PPren kohesio faltari leporatu dizkio, alderdiak azken asteotan bizi izan duen asaldaketagatik eta barne eztabaida eta ideia faltagatik.
Rajoyk PPren Batzorde Nazionalaren amaieran horren aurka egin (isiltzeko edota Zapaterok Espainia utzi zuen gurutzetik irteteko egiten ari diren esfortzuak onartzeko eskatu zion) eta biharamunean, Rubalcabak prentsaurrekoa eman du Gobernuko presidenteari erantzuteko.
Rubalcabaren hitzetan, Rajoyren hitz gogorrek ez dute bere pertsonarekin zerikusirik, "manualetik tiratzeko" beharrari dagozkie eta kanpoko etsai bat bilatzeari, PPren barne tirabiraren aurrean.
"Kanpoko etsai on batek, kanpokoen aurkako errenkada on batek, gehiago batzen ditu barruan daudenak batzeko ezer gehiago ez denean", nabarmendu du Rubalcabak, azken asteotan PP astindu duten gorabeheren harira (besteak beste, Jaime Mayor Orejak Europako zerrendaburu izaten jarraitzeari uko egin izana, Alejo Vidal-Quadras Vox alderdira joan izana edota abortuaren erreformari buruzko desadostasunak).