Politika -

Auzitegi Nazionala

'Txeroki', Bilboko Burtsaren kontrako atentatuagatik absolbituta

Ez dute frogatu 2002ko atentatu horretan parte zuenik. 10 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen fiskalak.

Akusatuak uko egin zion deklaratzeari epaiketan. Irudia: EiTB
Akusatuak uko egin zion deklaratzeari epaiketan. Irudia: EiTB
Akusatuak uko egin zion deklaratzeari epaiketan. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 2002aren martxoaren 4an Bilboko Burtsaren kontra egindako atentatuagatik absolbitu du Garikoitz Aspiazu 'Txeroki' ETAko buruzagi ohia. Bonba Ertzaintzak desaktibatu zuen eta fiskalak 10 urteko kartzelaldia proposatu zuen Txerokirentzat.

Zigor Arloko lehen sekzioaren arabera, 'Txeroki'k deklaratzeari uko egin zionez eta "euskal herritarrak epaitzeko baimena" ematen ez zuela esan zuenez, ez dute frogatu ahal izan atentatuan parte hartu zuenik eta absolbitu du.

Akusazioa Gorka Martinez Arkarazo Poliziaren aurrean egindako deklarazio batean oinarritu zen. Martinez ETAko 'Olaia' komandoari etxebizitza alokatzeagatik zigortu zuten.

"Bere lekukotzak ez zuen auzipetzeko elementurik ekarri", epaian agertzen denez, eta, era berean, gogoratzen du adierazpenok ezin direla erabili epai bat oinarritzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea