Politika -
Dignidad y Justicia
EAEANk Arraizen helegitea ezeztu eta salaketak aurrera egingo du
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren ustez, bidezkoa da salaketari ekitea eta prozesuak aurrera jarraitzea.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) berretsi egin du abenduko epaia, eta, horrela, Dignidad y Justicia elkarteak Hasier Arraiz Sortuko presidentearen kontra aurkeztutako salaketa aintzat hartu eta aurrera egingo du. Terrorismoa goratzea edo justifikatzeagatik eta biktimak iraintzeagatik salatu zuen Arraiz elkarte horrek.
Azaroaren 18an, Bilbon, Josu Muguruza eta Santi Brouarden omenaldi batean, Arraizek ezker abertzalearen azken 35 urteetako ibilbidearekin "harro" zegoela eta ez duela bere iragana "ez ezeztu ez berraztertu" behar esan zuen.
Arraizek helegitea aurkeztu zuen ebazpen judizialaren kontra, eta salaketa artxibatzeko eskatu zuen. Auzitegi Nagusiak, baina, baztertu egin du horren eskaria.
Barrena: ‘Prozesua ezin da auzitegi bategatik ere baldintzatuta egon’
Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak astelehen honetan azaldu duenez, Euskal Herriko indarkeriaren “ebazpen prozesuak ezin du ultraeskuinen talderen batek edota auzitegiren batek baldintzatuta egon”.
Barrenak adierazpen hori egin du, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Hasier Arraiz Sortuko presidentearen asmoak bertan behera utzi ostean, Dignidad y Justiciaren salaketa bat (Arrizen kontrako salaketa ustez terrorismoa goraipatzeagatik eta biktimak umiliatzeagatik) ez onartzea.
Pernando Barrenaren hitzetan, “minoria horrek ez du inor ordezkatzen”, eta “minoria horrek irtenbideen aurka jokatu behar duela buruan sartuta du”, gaineratu du.