Politika -

Segiko ustezko kideak

Gazteen defentsak dio Konstituzioaren kontrakoak direla zigor-eskaerak

Eskatutako zigorrak neurriz kanpokoak direla defendatu du. Fiskalak, berriz, 6 urteko kartzela-zigor eskaera berretsi du. Azken txanpan sartu da epaiketa.

Epaiaren zain utzi du Auzitegi Nazionalak Segiko epaiketa

0:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalean Segiko kide izatea egotzita egiten ari diren 40 gazte independentistaren kontrako epaiketa ostiralean edo asteartean gera daiteke epaiaren zain.

Ostegun honetako saioan defentsak hartu du hitza, eta zigorraren proportzionaltasuna zalantzan jarri du. Hala, gazteen kontra egindako zigor-eskaerak ''Konstituzioaren kontrakoak'' direla adierazi du defentsak. Besteak beste, salatu egin du kamisetak saltzeagatik eta lehergailuak izateagatik maila bereko zigorra eskatzea.

Dignidad y Justicia elkartearen txanda ere izango da eta fiskalak, bestalde, 6 urteko kartzela-zigor eskaera berretsi du. Izan ere, Segiko kide aktibo izan zirelakoan, 20rentzat, behintzat, seina urteko espetxe-zigorra eskatu du fiskalak. Hori bai, aitortu du komisarian inkomunikazio aldian hartu zizkieten deklarazioek ez dutela bere horretan froga gisa balio, eta inkomunikazio aldi hartan gazteek salatu zituzten tortura kasuetan ez dela ikerketa eraginkorrik egin. Hala ere, fiskalak miaketetan atzemandako agirietan oinarritu du seina urteko espetxe-zigorra eskatzeko akusazioa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea