Politika -

ZATIKETA PP-N

Mayor Orejak PPren Batzar Nazionalari ere egin dio uko

Arantza Quirogak eta Borja Semperrek deitoratu egin dituzte EAEko PPk jaso dituen kritikak.

Jaime Mayor Oreja. EFE
Jaime Mayor Oreja. EFE
Mayor Oreja eta Aznar ez dira Valladolideko batzarrean izango

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaime Mayor Oreja Espainiako Gobernuko ministro ohiak ez du parte hartuko PPk asteburu honetan Valladoliden egingo duen Batzarrean. Duela egun batzuk, uko egin zion PPren Europako hauteskundeetarako zerrendetan egoteari.

Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko eta PPko presidente ohiak ere muzin egin dio Batzarrari, eta horrek sakondu egin du alderdiaren barruko krisia.

Horren ildotik, Arantza Quiroga EAEko PPko presidentearen ustez, uko horiek ez liokete "kalterik" egin beharko alderdiaren irudiari, PP "beti egon den lekuan baitago".

TVEn egindako elkarrizketa batean, uko horiek "bitxikeriak" baino ez direla esan du buruzagi 'popularrak'.

Bestalde, Borja Semper EAEko PPko bozeramaileak Maria San Gilen kritikak "oso bidegabeak" direla adierazi du. "Baliteke bihar bertan PP ETAren lagun dela eta guk egiten dugula tiro esatea San Gilek", deitoratu du.

Halaber, Mayor Orejaren eta San Gilen jarrerak ez direla "berriak" esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea