Politika -

Gutuna bidali dio Rajoyri

Vidal-Quadrasek PP utzi du, 30 urteko ibilbidearen ondoren

Espainiak bizi duen krisi sakonari "eman beharreko konponbidea" zein den zehazterakoan, besteak beste, PPko zuzendaritzarekin ez duela bat egiten azpimarratu du Vidal-Quadrasek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alejo Vidal-Quadras Europako Parlamentuko presidenteorde eta PPko zuzendaritzako kideak alderdia utziko duela adierazi dio Mariano Rajoy Espainiako presidenteari gutun baten bidez. Zuzendaritzarekin izan dituen "desadosasunak" aipatu ditu Vidal-Quadrasek erabakia hartzeko arrazoien artean.

30 urteko militantziaren ondoren, PP uztea erabaki du Vidal-Quadrasek gutun baten bidez. Espainiak bizi duen krisi sakonari "eman beharreko konponbidea" zein den zehazterakoan, besteak beste, PPko zuzendaritzarekin ez duela bat egiten azpimarratu du Vidal-Quadrasek.

Gutun horretan, PPko zuzendaritzarekin eztabaidatzen saiatu dela nabarmendu du, baina, "behin eta berriro" jaso duen erantzun bakarra "isiltasuna eta arduragabekeria" izan direla salatu du.

Azken hilabeteetan, Santiago Abascalek eta Jose Antonio Ortega Larak ere utzi dute Alderdi Popularra, Vox alderdi politiko berria sortzeko. Zenbait hedabideren arabera, Vidal-Quadrasek ere bat egingo du alderdi berri horrekin, eta, Europako hauteskundeei begira, hautagaia izan daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea