Politika -

EPPK

Zulueta: 'Ez naute ezker abertzalea zatikatzeko erabiliko'

ETAko presoen bitartekaria izatea leporatuta atxilotu zuen Guardia Zibilak Arantza Zulueta abokatua. Batzeko deia egin du, “sekula baino ahulago” dagoen Estatuaren aurrean.

Arantza Zulueta Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta Estremerako espetxean dago egun. EFE
Arantza Zulueta Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta Estremerako espetxean dago egun.
Arantza Zulueta Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta Estremerako espetxean dago egun. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EPPKren bitartekarien aurkako operazioan atxilotu zuten Arantza Zulueta abokatuak adierazi du  ez diela “bakearen aurkariei” bera erabiltzen utziko “ezker abertzaleak irekitako prozesua eta proiektua hausteko, zatikatzeko, zalantzan jartzeko edota erasotzeko”.

Gara egunkarian No voy a dejar que me arrebaten la palabra izenpean argitaratu duen gutunean egin ditu adierazpenak Zuluetak.

Madrilen, Estremerako espetxean dagoen abokatuak gogorarazi du “Estatuaren ametsik handiena ezker abertzalea zatikatzea” dela, eta, horretarako, “haustura eragitea, bazterrak nahastea” nahi duela. Modu horretara, “immobilismoa justifikatu” duela adierazi du Zuluetak, eta EPPKren bitartekarien aurkako operazioa ekarri du gogora.

“Ezker abertzalearen proiektua barnetik haustea da gizartearen helburuekin eta beharrekin bat egiten duten eskaintza politiko hau gelditzeko duten modu bakarra”, esan du Zuluetak. Gainera, “haserrea zabaltzeko” hari buruz argitaratutako “zabor mediatikoa” salatu du.

Bukatzeko, batzeko deia egin du, “sekula baino ahulago” dagoen Estatuaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea