Politika -

ETA-ren amaiera

Urkulluren 'jarrerak' zalantzak piztu ditu sozialistengan

Jaurlaritzak Sortu egindako bake proposamena hedabideen bidez ezagutu dutela salatu du Jose Antonio Pastor sozialistak.

ETAren amaierari buruzko filtrazioek hautsak harrotu dituzte

0:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Sorturi egindako bake proposamenaren berri hedabideen bitartez ezagutu izanak “zalantzak” piztu ditu sozialistengan, batez ere Urkulluk ETAren amaieraren aurrean izango duen jarreraren inguruan.

Proposamena hedabideetan irakurrita ezagutu dutela esan du gaur Jose Antonio Pastor PSE-Eeko bozeramaileak. Gai hauek “diskrezioz” egin behar direla onartu arren, Sorturi egindako proposamena egunkarietan agertu izana kritikatu du, PSE-EEk oraindik dokumentuaren berririk ez zeukalako.

Horren harian, Jaurlaritzak emandako pauso horiek “zalantzak” piztu ditu PSE-EEren baitan, batez ere Urkulluk bakegintzaren alorrean izan duen “benetako jarreraren inguruan”. ETAren amaiera “inteligentziaz” kudeatu behar dutela azpimarratu du Pastorrek.

Eusko Jaurlaritzak, EAJk eta Sortuk "ETAren terrorismoaren amaierari errentagarritasuna ateratzeko plan bateraturik adostu ez izana" espero duela adierazi du gaur Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak.

Onda Vasca irrati katean egindako elkarrizketa batean, azken asteetan protagonismoa "eduki behar ez zuenari" eman zaiola deitoratu du buruzagi sozialistak.

"ETAren indarkeriaren amaiera Zuzenbide Estatuaren eta demokraten garaipena da, eta ezin dugu onartu inola ere terrorismoa txalotu dutenek bataila politikoa irabaztea", gaineratu du.

Horrenbestez, "alderdi demokratikoek" ez luketela "mundu horrekin" hartu-emanik izan behar iritzi dio. Gainera, presoen auzia "Batasunaren munduaren erantzukizuna" dela aldarrikatu du.

Lopezen esanetan, "Batasunak bultzatu zituen [presoak] erakunde terroristan sartzera, horien atentatuak eta hilketak txalotu zituen, eta orain amnistiarik ez dela egongo esan behar die".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea