Politika -
Bake-prozesua
Jaurlaritzak bakean aurrera egiteko proposamen bat igorri zion Sorturi
Txostenak lau ardatz ditu: eragindako mina aitortzea, ETAren amaiera "ordenatua", espetxe politika eta normalizazioa.
I.G. / D.P.
Eusko Jaurlaritzak txosten bat igorri zion ezker abertzaleari urrian, bake-prozesuan eta normalizazioan aurrera egiteko helburuz, EiTBk jakin duenez.
Txostenak oinarrizko lau ardatz zituen: eragindako mina aitortzea, ETA desarmatzeko prozesu "ordenatua" abiatzea, banakako espetxe onurak onartzea eta, Euskal Herriko "lau familia politiko tradizionalak" kontuan hartuta, normalizazioa sustatzea.
Agiri horretan, bakearekin eta bizikidetzarekin lotutako gaietan "leialtasuna eta diskrezioa" izan duela "beti" adierazi zuen Jaurlaritzak, eta, horren ildotik, erakunde, alderdi, egiaztatzaile, nazioarteko bitartekari eta Foro Sozialeko kideekin hainbat bilera egin dituela gogorarazi zuen.
Jaurlaritzaren esanetan, proposamen hau ez zen "ibilbide orri adostu bat", baizik eta ekimen "aldebakarrekoa", Gasteizko Gobernutik ezker abertzaleari igorritakoa.