Politika -
Bisita ofiziala
Rajoyk Euskadira egingo du bisita, EAEko PPri babesa emateko
EAEko popularrek Euskadiren etorkizunaren eta ETAren amaieraren inguruan izan duten diskurtsoari bultzada eman nahi dio Rajoyk.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Euskal Autonomia Erkidegora egingo du bisita datozen asteetan, PPk Euskadiren etorkizunari buruz duen diskurtsoari babesa emateko.
PPko iturriek adierazi dutenez, Arantza Quiroga eta Rajoyren Idazkaritzako ordezkaria harremanetan daude hitzordua zehaztu eta bileraren gai-ordena adosteko.
Bisita ofizial horrekin, Rajoyk Espainiako Gobernuaren "presentziari" bultzada bat eman nahi dio Euskadin, "Katalunian ere egin duen bezala", eta Euskadiko popularrek Euskadiren etorkizunari buruz eta ETAren amaieraren inguruan duten diskurtsoari bultzada eman nahi dio.