Politika -

Elkarrizketa

Egibar: "Harrigarria da atxilotuei ETAko adarra izatea leporatzea"

Egibarren ustez, Rajoyren Gobernua "arduragabekeriaz" aritu da, badakielako ETAk hartutako erabakiak ez duela atzerabueltarik.

Joseba Egibar (EAJ). EITB.
Joseba Egibar (EAJ). EITB.
Joseba Egibar (EAJ). EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan astean atxilotutako zortzi pertsonei ETAren "adar operatibo bat" izatea leporatzea "harrigarria" da, Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidentearen ustez. Alderdi popularrari "arduragabekeriaz" jokatzea leporatu dio, ETAk hartutako erabakiak "atzerabueltarik ez duela badakielako”.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Eloy Velasco epaileak atzo hartutako erabakia izan du hizpide Egibarrek. Iragan asteko zortzi atxilotuak espetxera bidaltzea erabaki zuen, ETAko "espetxe frontea" osatzea leporatuta.

Presoen koordinazio taldeak bere burua horrela aurkeztu zuela onartu du Egibarrek, baina hortik "ETAren adar operatibo bat" dela esatera aldea dagoela nabarmendu du. Egibarren ustez, Rajoyren Gobernua "arduragabekeriaz" aritu da, ETAk hartutako erabakiak "atzerabueltarik ez duela badakielako".

Azken hilabeteetan PPk mezu "oso argiak" jaso dituela gaineratu du Egibarrek; "larunbateko manifestazio jendetsua, tartean". Horren harira, erantzun beharreko "salbuespenezko egoera" gehiago ez gertatzea espero du, eta larunbateko manifestazioarekin Madrili "stop" esan diotela adierazi du.

Bestalde, oraindik ere "hartu beharreko erabakiak" badituela gogoratu dio ETAri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Joseba Egibar bideoak