Politika -
Gobernu Bilera
Larunbateko manifestazioaren balorazioa egingo du gaur Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak ez zuen ordezkaririk bidali larunbateko manifestaziora, baina Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea eta EAJko Andoni Ortuzar eta Joseba Egibar bertan izan ziren.
Erredakzioa
Larunbateko manifestazio jendetsua eta EPPKren aurkako polizia-operazioa izango ditu hizpide gaur Eusko Jaurlaritzak, astearteroko Gobernu Bileran.
Josu Erkoreka bozeramailea arduratuko da manifestazioaren inguruko balorazioaren berri emateaz, prentsaurrekoan. Agerraldia 12:00etan izango da, Lehendakaritzan.
Eusko Jaurlaritzak ez zuen ordezkaririk bidali larunbateko manifestaziora, baina Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea eta EAJko Andoni Ortuzar eta Joseba Egibar, besteak beste, bertan izan ziren.
Ortuzarrek berak aurreneko balorazio bat egin zuen atzo, eta jeltzaleek ez dutela fronte politika egingo azpimarratu zuen.