Politika -

Manifestazioa Bilbon

Fernandez Diaz: 'Manifestazioek ez dute kartzela politika aldaraziko'

Espainiako Barne ministroak presoen sakabanaketa politika babestu du.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Manifestazioek ez dute Espainiako Gobernuaren kartzela politika aldaraziko", Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak igande honetan adierazi duenez. Atzo, EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba eta Geroa Bai alderdi politikoek eta ELA eta LAB sindikatuek deituta, eta "Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea" lelopean Bilbon egin zen manifestazio jendetsuaren harira egin ditu adierazpenok, eta Espainiako Gobernuaren sakabanaketa politika babestu du.

"Gobernuaren kartzela politika legearen barruan dago", nabarmendu du, eta sakabanaketa politika babestu du.

Fernandez Diazen iritziz, EAJk eta Sortuk komunean oso ezaugarri gutxi dituzte atzoko manifestazioan bi alderdiok Espainiako Gobernuaren kartzela politikaren eta terrorismoaren kontrako borrokaren kontra bat egin bazuten ere.

ETAk sakabanaketa politika amaitzea nahi badu desegin dadila eskatu dio Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak; izan ere, "Gobernuak sakabanaketa aplikatzen dio erakunde terrorista orori".

Bestalde, sakabanaketa aplikatzerik nahi ez duten presoek "erakunde terroristarekin dituzten loturak hautsi, damua erakutsi eta biktimei barkamena eskatu behar diete".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea