Politika -

Manifestazioa Bilbon

Lopez: 'Nazionalisten batasuna elkarbizitzarako oztopo da'

"Hegemonia nazionalista galtzearen beldurrez", Sorturen besoetan jartzea egotzi dio PSE-EEko idazkari nagusiak EAJri.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ, Sortu, Aralar, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta Geroa Bai alderdiek eta ELA eta LAB sindikatuek gaurko Bilbon deitutako martxan irudikatuko den "nazionalisten batasuna ezberdinen arteko elkarbizitza lortzeko oztopo da" Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan.

"Beharrezkoa ez den argazkia" izenburupean artikulu bat idatzi du Lopezek bere blogean eta arratsaldeko manifestazioa izan du hizpide.

"Hegemonia nazionalista galtzearen beldurrez", Sorturen besoetan jartzea egotzi dio PSE-EEko idazkari nagusiak EAJri, eta PPren "trakestasunaren" ondorio dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea