Politika -

Manifestazio isila, Bilbon

'Bidezidorrik bilatu gabe justizia errespetatzeko' eskatu du Barcinak

"Hilketak egin dituzten horiei babesa eskaintzea gure demokraziari min gehien egin dien horiei sostengatzea da", Nafarroako presidentearen arabera.

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak gaur arratsaldeko manifestazioa izan du hizpide. EiTB
Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak gaur arratsaldeko manifestazioa izan du hizpide. EiTB
Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak gaur arratsaldeko manifestazioa izan du hizpide. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak "beti justizia errespetatzeko" eta legediari izkin egiteko bidezidorrik ez bilatzeko eskatu du.

Atzo, Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak Tantaz Tanta ekimenak gaurko antolaturiko mobilizazioa bertan behera utzi ostean, Euskal Herriko alderdi nagusiek eta sindikatu nazionalistek gaur arratsalderako "Giza Eskubideak. Bakea. Konponbidea" lelopean deitu duten manifestazioaren harira egin ditu adierazpenok Barcinak.

Barcinaren esanetan, "hilketak egin dituzten horiei babesa eskaintzea gure demokraziari min gehien egin dien horiei sostengatzea da". Halaber, beti justizia errespetatzearen alde agertu da.

"UPN beti demokraziaren eta askatasunaren alde eta terrorismoaren biktimen alboan egongo da", adierazi du. Bide batez, justizia eta legea errespetatzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea