Politika -
Independentzia Katalunian
Mas: 'Kataluniak historia gogoratu behar du bide berriak irekitzeko'
Presidente kataluniarraren aburuz, "demokrazia, botoak eta biztanleriaren mobilizazioak arma boteretsuak dira gizarte demokratikoetan".
Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko presidenteak gaur adierazi du Kataluniak historia gogoratu behar duela "bide berriak ireki" eta "askatasuna berreskuratzeko". Mas Ondorengotza Gerraren hirurehungarren urteurrena oroitzeko ekitaldien irekieran izan da. 1714an, Bartzelona erortzean amaitu zen guda.
La Seu Vella herrian, Lleidan, izan da inaugurazio ekitaldia. Bertan, Artur Masek adierazi du 1714an, kataluniarren "euren konstituzioak, eskubideak eta askatasunak" defendatzen zituztela, baita euren kabuz gobernatu ahal izatea ere. Gaur egun, 300 urte geroago, "modu desberdinak erabiliz, gehiengoak gauza berbera defendatzen du", azpimarratu du presidenteak.
"Lehen, baionetak eta fusilak ziren arma nagusiak. Orain, demokrazia, botoak eta biztanleriaren mobilizazioak erabiltzen ditugu, eta arma oso boteretsuak dira gizarte demokratikoetan", esan du Masek.
Presidentearen aburuz, "gaur, estatu boteretsuei erronka luzatzen dien herri baten duintasuna" gogoratu dute; "oso europarra sentitzen den eta mundu guztira zabaldu nahi duen" herri baten duintasuna, Masek zehaztu duenez.