Politika -

Noos kasua

Cristina infantak ez dio helegiterik aurkeztuko inputazioari

Borondatez deklaratuko du Noos kasuko Castro instrukzio epailearen aurrean. Gainera, epailea deklarazioa aurreratzeko prest agertu da. Errege Etxeak infantaren erabakia babestu du.

Cristina infantak Castro epailearen aurrean deklaratuko du. EFE
Cristina infantak Castro epailearen aurrean deklaratuko du. EFE
Cristina infantak Castro epailearen aurrean deklaratuko du. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina infantak helegitea aurkezteko eskubideari uko egitea erabaki du, eta borondatez deklaratuko du Noos kasuko Jose Castro epailearen aurrean, hark erabakitako datan. Halaxe jakinarazi dute gaur infantaren defentsa abokatuek adierazpen batean.

Bestalde, Castro epailea martxoaren 8rako aurreikusita zegoen infantaren deklarazioa aurreratzeko prest agertu da, helegiterik aurkezten ez bada.

Asteartean publikatutako infantaren inputazio autoan, epaileak deklaratzeko bi hilabeteko epea eman zion infantari. Dena dela, Castroren agendaren arabera, data berria zehaztu daiteke. Asteburu batean izango da deklarazioa, alde guztien ordezkariek bertan egoteko aukera izan dezaten.

Erabaki "oso positiboa"

Errege Etxeak Cristina infantak helegiterik ez jartzea erabaki izana "oso positiboa" dela adierazi du. Zarzuelako bozeramaile batek zehaztu duenez, instituzioak ongi ikusi du Miquel Roca infantaren defentsa abokatuak jakinarazi duen erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea