Politika -

Polizia operazioa

Velasco epaileak astelehenean galdekatuko ditu zortzi atxilotuak

Atxilotuak Guardia Zibilaren zaintzapean egongo dira ordura arte, eta ez diete inkomunikazio egoerarik ezarri.

Arantza Zulueta atxilotu zuten unea.
Arantza Zulueta atxilotu zuten unea.
Arantza Zulueta atxilotu zuten unea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak astelehenean galdekatuko ditu aste honetan atxilotu dituzten EPPKrekiko bitartekariak.

Ordura arte, Guardia Zibilaren zaintzapean egongo dira, baina, inkomunikazio egoerarik ezarri ez dietenez, nahi duten abokatuek lagundu ahalko diete.

Velascok Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Egoitz Lopez de la Calle, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campos, Aintzane Orkolaga, Jose Miguel Almandoz eta Asier Aranguren hartuko ditu.

Atxiloketak egin baino bost egun lehenago, Parot doktrina baliogabetu eta gero aske gelditu diren preso ohiek presoen kolektiboaren aldeko ekitaldi bat egin zuten, eta Zulueta eta Sagarminaga bertan egon ziren.

Atxilotutako zortziak Almandoz izan ezik (preso zegoen, Frantzian) presoekiko elkarrizketa taldeko 25 kideak izendatzeko 2012ko uztailean egin zen zerrendan agertzen dira. Ezker abertzaleko zenbait kidek, preso ohiek eta abokatuek osatzen zuten solasaldi talde hori, eta Euskal Herriko eta nazioarteko agente politikoekin harremanetan jartzea zuten helburu, ETAko presoen gaiari irtenbide bat bilatzeko.

Operazio polemikoa (Barne Ministerioak atxiloketa egin aurretik bidali zuen horien berri emateko oharra) ez dute oraindik itxi, eta Iñaki Goioaga EH Bilduko senatari eta abokatuak Bilbaon duen bulegoa arakatu dute, atxilotutakoen informazioaren bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea