Politika -
Polizia-operazioa
Guardia Zibilak 20 bat pertsona atxilotu behar zituen
Horrela azaldu du Jose Maria Benito SUP Poliziaren sindikatuko bozeramaileak. Operazioa martxan jarri baino lehen iragarrita, Barne Ministerioak akats "larria" egin zuela uste du bozeramaileak.
Erredakzioa
Guardia Zibilaren operazioa martxan jarri baino lehen iragarrita, Barne Ministerioak akats "larria" egin zuela uste du Jose Maria Benito SUP Poliziaren sindikatuko bozeramaileak. Operazioan 20 bat pertsona atxilotu behar zituztela ziurtatu du Benitok.
"Operazioa arratsaldeko bostetan martxan jartzea aurreikusita zuten, eta operazioan 20 bat pertsona atxilotzeko prest zeuden. Azkenean zortzi atxiloketa izan dira, horra azken emaitza", adierazi du Benitok. Hala ere, akatsak atxiloketen kopuruari eragin ez ziola azaldu dute gaur operazioko iturriek.
Benitoren esanetan, 24 ordu geroago terrorismoaren aurkako borrokan "aurrekaririk ez duen" gertakariaren inguruan inork azalpenik ez ematea da "larriena", akatsak "operazioa ez ezik, guardia zibilen segurtasuna arriskuan jarri duelako".