Politika -
Irrati lizentziak
Gorenak Euskalerria Irratiaren alde egin du, lizentziak baliogabetuz
1998. urteko lizentzien banaketan, Euskalerria irratiak berea galdu zuen eta Opus Deiren Unibertsitatearen irratiak eta Net 21 kateak bana lortu zuten.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia berretsi eta Nafarroako Gobernuak 1998. urtean egin zuen irrati lizentzien banaketa bertan behera utzi du gaur.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiaren aurrean helegitea aurkeztu zuten bere egunean Nafarroako Foru Gobernuak eta Unibertsitateak. Lizentzien banaketa horretan, Euskalerria irratiak berea galdu zuen eta Opus Deiren Unibertsitatearen irratiak eta Net 21 kateak lizentzia bana lortu zuten.
Lizentzia banaketa 2005. urtean baliogabetu bazuten ere, lehiaketa berriz deitu zuten 2006.ean. Bigarren lehiaketa hori ere baliogabetu egin zuen Nafarroako Auzitegiak, 2010. urtean.
Lehen lehiaketa horretan, lizentzia lortu ez zuten irratien artean lehena Euskalerria Irratia izan zen. Hala ere, urte batzuk geroago, Net 21ek porrot egin zuen eta Radio Marcari lizentzia "alokatu" egin zion. Ondoren, Euskalerria Irratiak Nafarroako Gobernua auzitara eramatea erabaki zuen.