Politika -
Polizia-operazioa
Nafarroako Gobernuak babesa agertu dio EPPK-ko abokatuen atxiloketari
Juan Luis Sanchez de Muniain bozeramaileak azaldu duenez, beti babestuko dituzte horrelako operazioak "terrorismoa delako askatasunaren etsai nagusia".
Erredakzioa
Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Foru Gobernuaren bozeramaileak Gobernuaren babes osoa agertu dio EPPKren bitartekarien kontra egindako polizia-operazioari, "terrorismoa delako askatasunaren etsai nagusia".
Sanchez de Muniainek Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "terrorismoaren kontrako" operazio guztiak babestuko dituzte, "agerian geratu baita herri honetako herritarren etsai nagusia dela".
Barne Ministerioak operazioaren inguruko informaziorik helarazi ote dion galdetuta, ezetz erantzun du: "Nafarroako Gobernuak hedabideetatik jaso du informazioa, eta babes osoa ematen die terrorismoaren kontrako ekintza guztiei".