Politika -

Europako hauteskundeak

PPk otsail hasieran egingo du Batzar Nazionala

Bilera horretan, alderdiak Europako Parlamenturako hauteskundeetako programa aurkeztuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra egingo du Batzar Nazionala, Valladoliden (Gaztela eta Leon), Maria Dolores de Cospedal idazkari nagusiak iragarri duenez.

Bilera horrekin, Mariano Rajoy presidentearen alderdia Europako Parlamenturako hauteskundeak prestatzen hasiko da (maiatzaren 25ean dira egitekoak), eta hauteskunde programa aurkeztuko du.

Gaur, PPren zuzendaritza, Rajoy bera barne, batzartu egin da, besteak beste, hauteskunde horiek eta abortuaren erreforma hizpide hartuta. Erreforma horrek, hain justu, ika-mika ugari sortu du, baita alderdi barruan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea