Politika -
Infantaren inputazioa
Errege Etxeak 'errespetua' adierazi die epaileen erabakiei
Epaileen erabakiei “errespetua” adierazi die gaur Errege Etxeak, Jose Castro epaileak Cristina infanta inputatzea erabaki duela jakin ondoren.
Erredakzioa
Epaileen erabakiei “errespetua” adierazi die gaur Errege Etxeak, Jose Castro epaileak Cristina infanta inputatzea erabaki duela jakin ondoren. Izan ere, infantak martxoaren 8an deklaratu beharko du, dirua zuritzea eta iruzur fiskala egitea egotzita.
Iazko maiatzean Palmako Auzitegiak infantaren inputazioa bertan behera utzi zuenean ere, Errege Etxeak bere errespetua adierazi zien Justiziak adostutako erabakiei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea