Politika -

Noos auzia

Infantak 'Botin doktrina' balia lezake auzibidea saihesteko

Estatuaren Abokatua eta Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza inputazioaren aurka daude, eta "Ogasun Publikoaren aurkako ustezko delituen kaltedun nagusiak" beraiek izaki, auzia ixtea eska dezakete.

Cristina infantak martxoaren 8an deklaratzea agindu du Castro epaileak. Argazkia: Efe.
Cristina infantak martxoaren 8an deklaratzea agindu du Castro epaileak. Argazkia: Efe.
Cristina infantak martxoaren 8an deklaratzea agindu du Castro epaileak. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oraingoz, nahiz eta Jose Castro epaileak Cristina infanta inputatu duen, ez Estatuko Abokatuak ez Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak, Ogasun Publikoaren aurkako delituetan Estatua ordezkatzeko ardura dutenek, ez dute erabaki hori babesten.

Hori dela eta, Castroren inputazio aginduak bi entitate horien oniritzirik ez duenez, Cristina infanta aulkian esertzeaz libratu liteke; izan ere, Manos Limpias akusazio partikularra bakarrik dago inputazioaren alde, eta akusazio partikularra ez da auzi bat aurrera eramateko nahikoa, Fiskaltzak edo kaltedunek ez badute akusaziorik aurkezten.

Cristina infantak balia dezakeen bide horri "Botin doktrina" esaten diote, Santander bankuko presidenteak erabili baitzuen auzibidea saihesteko. Auzitegi Nazionalak eman eta Auzitegi Gorenak 2007an berretsi zuen ebazpen baten arabera, akusazio partikularrek eskatuta ezin da ahozko epaiketarik abiatu, Fiskaltzak edota kaltedunek auzia artxibatzea eskatu badute.

Nolanahi ere, handik gutxira, 2008an, Auzitegiak kontrako ebazpena kaleratu zuen, Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko lehendakari ohia Sozialista Abertzaleaken talde parlamentarioa ez desegitearren zigortzeko. Orduan, "delitua interes kolektiboen aurkakoa denean edo kaltedun zuzenek beren burua aurkeztu ez dutenean", nahikotzat jo zuten auzia akusazio partikularrak bultzatzea.

Bigarren inputazioa

Bigarren aldia da Castro epaileak Cristina infanta inputatu moduan deituko duena. Iazko apirilean ere erabaki zuen infanta inputatzea, baina inputazioa bertan behera utzi zuen Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzan jarritako helegitea zela eta.

Auzitegi Nazionalak Cristina infantaren inguruko ikerketa zabaldu zuen orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea