Politika -
Presoen manifestazioa
Ortuzarren ustez, ETAren agiria larunbata baino lehen iritsiko da
Juan Carlos Espainiako erregearen inguruan, Ortuzarrek esan du tokietan egoten jakitea “oso garrantzitsua” den arren, “garaiz joaten jakitea ere” berebizikoa da.
Erredakzioa
Ezker abertzalearentzat larunbateko manifestazioa “garrantzitsua” baldin bada, “aurretik” ETAren agiri berri bat “etorriko dela” iritzi dio Andoni Ortuzar EAJko presidenteak.
Onda Vascari eskainitako elkarrizketan esan du ez daukala ETAren agiriaren berririk, "zurrumurruak besterik ez". Hala ere, une honetan, “zentzuzkoa” litzatekeela gaineratu du jeltzaleen presidenteak.
Ezker abertzalean “ondo antolatutako komunikazio politika” badagoela esan du eta, horrenbestez, eurentzat “garrantzitsuena” 11ko manifestazioa baldin bada, “ETAren agiria lehenago helduko da”, berretsi du.
Juan Carlos Espainiako erregearen inguruan, Ortuzarrek esan du tokietan egoten jakitea “oso garrantzitsua” den arren, “garaiz joaten jakitea ere” berebizikoa da.
Errege izateko gai den galdetuta, Pazku Militarreko irudiak ikusita, hausnarketa bat egin zuela gaineratu du: “Oso garrantzitsua da tokietan egoten jakitea baina, berebizikoa da ere, garaiz joaten jakitea”.