Politika -

Pazko militarra

Erregeak zailtasunak izan ditu Pazkoko hitzaldia irakurtzeko

Juan Carlos I.a Espainiako erregea azaroan ebakuntza egin ziotenetik Zarzuelatik kanpo egin duen lehen ekitaldi ofizialean izan da gaur.

Erregea lehen aldiz agertu da, ebakuntza egin ziotenetik

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos I.a Espainiako erregea azaroan ebakuntza egin ziotenetik Zarzuelatik kanpo egin duen lehen ekitaldi ofizialean izan da gaur.

Errege Jauregian izan da, Pazko militarraren ekitaldian. Bi makulurekin lagunduta iritsi da, eta zailtasunak izan ditu hitzaldia irakurtzerakoan.

Espainiako segurtasun indarrei egindako lana eskertu die, eta espainiarren ongizaterako eta segurtasunerako elkarrekin lanean jarraitzeko eskatu die.

Ekitaldian, besteak beste, Espainiako errege-erreginak, Asturiasko printze-printzesak eta Espainiako Gobernuko presidentea eta Defentsa eta Barne ministroak egon dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea