Politika -

Euskal autogobernua

Eztabaida erabakitzeko eskubidean oinarritu behar ez dela esan du PSEk

Bestalde, Idoia Mendiak harridura agertu du euskal autogobernuaz eztabaidatzeko lantaldea abian jarri arren, EAJk oraindik proposamen zehatzik aurkeztu ez duelako.

Idoia Mendia Alderdi Sozialistako bozeramailea.
Idoia Mendia Alderdi Sozialistako bozeramailea.
Idoia Mendia Alderdi Sozialistako bozeramailea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendiak ohartarazi du Alderdi Sozialistak ez duela EAEko estatus politikoa aldatzeko edozein proposamen babestuko, erabakitzeko eskubidean oinarritzen bada eta eskubide hori "Katalunian egiten ari direna egiteko edo egungo legedia gainditzeko bideratzen bada".

Mendiak esan du PSE prest dagoela adostasunetara heltzeko, Gernikako Estatua berritzeko eta autogobernuan sakontzeko.

"Baina lantaldea erabakitzeko eskubiderantz joateko tresna izango bada, Katalunian gertatzen ari dena egiteko eta egungo legedia urratuko duen testu bat egiteko, bide hori ez dugu elkarrekin egingo", ohartarazi dio EAJri.

Mendiaren arabera, "autogobernua herritarren mesederako izan behar da, eta, ondorioz, ezin dugu gizartea inora ez doan bide batetik eraman, hau da, legearen kontrako doan bidetik eraman", azaldu du.

"Legearen aurkako proposamen batek gizartean zatiketa eta frustrazioa eragingo lituzke, baita abertzaleen artean ere, euren helburua lortu ezin dutela ikusita", azpimarratu du.

Amaitzeko, Mendiak harridura agertu du autogobernuaz eztabaidatzeko lantaldea sortzea EAJren legegintzaldiko helburu nagusietako bat izanik, jeltzaleek estatu politikoaren inguruko proposamen zehatzik aurkeztu ez dutelako oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea