Politika -
EPPKren adierazpena
Terrorismoaren goratzerik ez du atzeman Fiskaltzak gaurko ekitaldian
Ekitaldiari buruzko erabakia hartu beharko du Pedraz epaileak orain.
Redacción
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du terrorismoaren goratze deliturik atzeman EPPK-k gaur Durangon egingo duen ekitaldian. Hala ere, Santiago Pedraz epaileari ekitaldian gertatzen dena jarrai dezala eskatu dio.
Poliziaren, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren txostenak aztertu ostean, Jesus Alonso Auzitegi Nazionaleko fiskalak uste du ez dagoela deialdia terrorismoaren goratze deliturik atzematen duen datu objektiborik.
Ekitaldia leku itxi batean egingo dela, EPPK presoen kolektiboak deitu duela eta tokiaren alokairua pertsona partikular batek eskatu duela argudiatu du Alonsok.
Orain, epaileak 63 presok parte hartuko duten ekitaldiari buruzko erabaki bat hartu beharko du.