Politika -

Bilbon, presoen alde

Sakabanaketaren aurkako 'itsasoa' sortuko dute U-11ko mobilizazioetan

Urtarrilaren 11ko mobilizazioa ez da manifestazio bat bakarrik izango. Egun osoan zehar ekitaldiak izango direla azaldu dute.

'Tantaz tanta'k mobilizazioa aurkeztu du Bilbon. EITB.
'Tantaz tanta'k mobilizazioa aurkeztu du Bilbon. EITB.
'Tantaz tanta'k mobilizazioa aurkeztu du Bilbon. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Tantaz Tanta’ mugimenduak urtarrilaren 11an presoen eskubideen alde egingo duten mobilizazioa aurkeztu du gaur Bizkaiko hiriburuan. Antolatzaileek adierazi dutenez, sakabanaketaren aurka “itsaso handi bat” sortu nahi dute Bilbon.

Mugimendu horretako kideek mobilizazioan parte hartzera deitu dute, “ideologia eta interes partikularren gainetik”. “Presoak Euskal Herrira ekartzeko unea iritsi da”, adierazi du Amets Martinez ‘Tantaz Tanta’ko bozeramaileak.

Gobernu ezberdinek bakeari ateak itxi diotela eta “milimetro bat ere” mugituko ez direla salatu dute. Horregatik, gizartearen “ordua” dela adierazi dute.

Urtarrilaren 11ko mobilizazioa ez da manifestazio bat bakarrik izango. Egun osoan zehar ekitaldiak izango direla azaldu dute. Arratsaldean, 17:30ean, bi “olatu handi” aterako dira Casillatik eta Bilboko Udaletik, ordubete beranduago “itsaso zabal” bat osatzeko.

Manifestazioa hasi aurretik, “tantak” banatuko dituzte antolatzaileek, “itsaso” hori sortu ahal izateko. Goizetik ekimenak egingo dituzte Bilboko Areatzan, tartean tailerrak edota kontzertuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea