Politika -

Donostiatik bereizi ostean

Igeldoren erregularizazioa eskatu du San Markoseko Mankomunitateak

Mankomunitateko presidenteak gaikako bilketako eta birziklatzeko zerbitzuak kontratatu behar dituzten, eta mankomunitatean udalerri gisa sartzea aurreikusten duten argitzeko eskatu die ordezkariei.

Igeldoren erregularizazioa eskatu du San Markoseko Mankomunitateak. Argazkia: EiTB
Igeldoren erregularizazioa eskatu du San Markoseko Mankomunitateak. Argazkia: EiTB
Urtean 50.000 euro ordaindu beharko du Igeldok zabor bilketagatik

0:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Markos Mankomunitateko presidenteak, Denis Itxasok, bi gai argitzeko eskatu die Igeldoko ordezkariei, gaikako bilketako eta birziklatzeko zerbitzuak kontratatu behar ote dituzten, eta mankomunitatean udalerri gisa sartzea aurreikusten duten.

Itxasoren aburuz, hori argitzea ezinbestekoa da Igeldok Donostiaren zati zenean jasotzen zituen zerbitzuetatik zein hartuko dituen bere gain jakiteko. Horrez gain, baita zer kontratazio-erregimen izango duen eta egoera berriak zer obligazio ekonomiko ekarriko dizkion argitzeko eskatu die San Markoseko presidenteak Igeldoko ordezkariei. Era berean, zabortegia behin betiko zigilatzeak sortzen dituen gastuak ere dagokien neurrian beren gain hartzeko eskatu die Itxasok: "Igeldoko zaborrak zabortegi horretan bota dira hainbat urtetan, eta bidezkoa da hango gastuan Donostialdeko bizilagun guztien proportzio berean parte hartzea".

San Markos Mankomunitateak hainbat zerbitzu ematen ditu Igeldon, hala nola gaikako beira bilketa (8 edukiontzi; bilketa-maiztasuna: hilean behin edo bitan; eta horren kostua ordaintzeko Ecovidriok diruz laguntzen du), paper eta kartoi bilketa (6 edukiontzi; bilketa maiztasuna: astean 2 edo 3 aldiz; urteko kostua: 4.500 euro) eta ontzi bilketa (6 edukiontzi; bilketa maiztasuna: astean 2 edo 3 aldiz; eta kostua: urtean 5.730 euro). Horrez gain, etxeko hondakin arriskutsuak berariaz biltzen dira, herriz herri dabilen furgonetaren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea