Politika -

Autogobernua

Muñoz:'Autogobernuaren lantaldeak Ibarretxe Planak bezala amaituko du'

ELAren idazkari nagusiak abertzale guztien arteko akordioaren alde egin du, "erabakitzeko eskubidea aitortzen ez duen Gobernuarekin adostasunetara heltzea ezinezkoa delako".

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia.
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia.
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak uste du EAJk Eusko Legebiltzarrean autogobernuaz eztabaidatzeko bultzatu duen lantaldeak porrot egingo duela, Ibarretxe Planarekin gertatu zen bezala.

Gauzak horrela, abertzale guztien arteko akordio baten alde egin du, "erabakitzeko eskubidea ukatzen duen Gobernu batekin adostasunetara heltzea ezinezkoa delako".

Europa Press albiste-agentziak egindako elkarrizketa batean, Muñozek esan du ez duela ulertzen "Espainiarekin aldebikotasuna ezinezkoa denean", EAJk bide horri heltzea, eta Kataluniako egoera jarri du adibide moduan.

"Espainiarekin oreka ezinezkoa da. Hor dago Ibarretxe Planaren esperientzia, proiektu hura Espainiako Parlamentuan blokeatu zuten; zer aldatu da orduz geroztik", galdetu du.

"EAJk egin duen aukera zilegia da, baina arazoa da Espainiak ez duela nahi. Beraz, hierarkikoki menpekoak diren bi aldeen artean oreka eta aldebikotasuna ezinezkoak dira", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak