Politika -
Donostian
Manifestazioa egingo dute larunbatean, Igeldoko erabakia ospatzeko
Kultura eta kirol munduko pertsona talde batek manifestazioa deitu du larunbaterako, Igeldo Donostiatik bereizi izana ospatzeko.
Erredakzioa
Kultura eta kirol munduko pertsona talde batek manifestazioa deitu du larunbaterako, Igeldo Donostiatik bereizi izana ospatzeko eta herritarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Fito Rodriguez irakasle eta ezker abertzaleko batzarkide ohiak eta Alizia Stürtze historialariak iragarri dute deialdia Donostian egindako agerraldi batean. Manifestazioa larunbatean egingo dute Donostian, San Tomas egunean, Boulevardetik hasita.
Deitzaileek Donostiako Udaleko oposizioak izandako jarrera "lekuz kanpokoa" izan dela kritikatu dute, Igeldoren inguruko erabakia errekurrituko dutela iragarri baitzuen atzo.
Erakundeek herritarrei eguneroko gaien inguruan erabakitzeko botere gehiago ematea eskatu dute, horrela, "herritarren parte-hartzea zabaltzeko".
Igeldoko galdeketan herritarrei egindako galderak "erantzun baten erantzukizuna" dakarrela zuela ohartarazi dute. "Bestela, zertarako herritarrei galdetu?", gaineratu dute.