Politika -
Katalunia
Masek ez ditu hauteskundeak aurreratuko galdeketa ez bada egiten
Kataluniako buruak herriaren nahia errespetatzeko eskatu du; errespetatu izan ez balute, oraindik "emakumeek ez lukete bozkatzeko eskubidea izango eta esklaboek esklabo izaten jarraituko lukete".
Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko presidentearen esanetan, autodeterminazioaren inguruko galdeketa egin egingo da, eta ez dituela hauteskundeak aurreratuko iragarri du. Hala iruditzen bazaio, zentsura-mozioa aurkezteko esan dio oposizioari.
Albert Riverak egindako galderari erantzunda egin ditu adierazpenok Masek, galdeketa ezin bada egin ea hauteskundeak aurreratuko dituen galdetu baitio Ciutadans (C's) alderdiaren buruak.
Saioan, Masek herriaren nahia errespetatzeko eskatu du, galdeketa dela eta; gaur arte errespetatu izan ez balute aurrekoek, oraindik "emakumeek ez lukete bozkatzeko eskubidea izango eta esklaboek esklabo izaten jarraituko lukete", gaineratu du.
Bide batez, Alicia Sanchez-Camachori (PP) Gabonak gogoeta egiteko eta politikariek izan behar duten sen demokratikoa berreskuratzeko aprobetxa ditzala eskatu dio.