Politika -
Elkarrizketa
Arnaldo Otegi: 'Euskadin ez dago bake prozesurik'
"La Jornada" Mexikoko egunkariari eskaini dion elkarrizketan adierazi duenez, "Estatu espainiarrak ez du bakean interesik".
Erredakazioa
Arnaldo Otegi ezker abertzalearen bozeramaile ohiak adierazi duenez, “Euskadin ez dago bake prozesurik”, Estatuak “bakeari beldur” baitio. “Estatuak eskatu, esan eta egiten duenetik haratago, noranzko bakarrean aurrera egitearen” alde agertu da.
Mexikoko “La Jornada” egunkarien elkarrizketa egin diote Otegiri. “Estatu espainiarrak ez du bakean interesetik, ez du bakea nahi eta ETAren indarkeria zegoen garaia faltan botatzen du. Horri esker, bere izaera antidemokratikoa, antisoziala eta autoritarioa babesten zuen”, adierazi du.
Sortuko idazkari nagusiaren aburuz, Espainiako Gobernuak uko egiten dio eta “uko egingo dio bere eginbeharra beharrezkoa den bideetan aurrera egiteari, aurreko eszenatokia faltan botatzen baitu”. “Birtualki bada ere, berriz ere eraikitzen saiatuko da”, gaineratu du.
Hori dela eta, “Estatuak eskatzen, esaten eta egiten duenetik haratago, noranzko bakarrean aurrera egitearen” alde agertu da.
ETAk armak uztearen inguruan informaziorik ez duela azpimarratu du Otegik eta “inplikatutako alde ezberdin guztien” parte hartzea eskatu du.
Otegiren aburuz, “indarkeriaren amaierak ez du atzerabiderik eta erabatekoa da”. Egoera hori posible egiteko lan egin izana da ezker abertzaleko buruzagiaren ustez, “bere benetako delitua”. Ez du uste, ordea, Auzitegi Konstituzionalak bere zigorra atzera botako duenik: “Bakearen aldeko gure apustua ez dute barkatzen”.
Parot doktrina
Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrinaren inguruan hartutako erabakia ere hizpide izan du Otegik. “ETAren indarkeriaren amaieraren ondoren, nazioarteak salbuespen politikak eta dituela babesten erakusten du horrek”, esan du. Hala ere, gogoratu du epaitegi hori izan zela Alderdien Legea babestu zuena.
“Ehunka presoen arazoari konponbidea, horiek aske uztea da”, esan du. Hala ere, azpimarratu du, “prozesua borondatean eta gatazkako biktima bati ere sufrimendu gehiago eragin gabe” egin behar dela.
Kataluniak bizi duen egoerari buruz, kataluniarrek independentziaren alde egin izana babestu du. “Euskaldunek, bide orri propio dutenak, bide horretan lagundu beharko liekete, presarik gabe, baina gelditu gabe”, amaitu du.